Inplantologia

Ahoko inplantologia aurreratua

Hortz aleak galtzeak kalte egin diezaieke gure osasunari, auto-estimuari eta bizi-kalitateari. Ahoaren funtzionalitate eta estetika berreskuratzeko aukerarik onena, zalantzarik gabe, hortz inplanteak dira, izan ere, eurei esker hortz finkoak ezarri ahal dira gure benetako hortzen funtzionalitate eta itxura berekin.

Gure prestakuntza handia eta eskarmentua inplantologiaren munduan zure zerbitzura. Oreka Hortz Klinikan bakarrik erabiltzen ditugu goi-mailako kalitatea duten markak, eta hainbat protokolo garatu dugu inplantologia tratamenduen segurtasun eta eraginkortasuna bermatzeko.

Software aurreratu baten kirurgia bidez aldez aurretik simulatu eta planifikatu ahal dugu, inplanteak ahalik eta modu seguruen eta zehatzen ezartzeko, are gehiago, hainbatetan hobia altxatu gabe eta punturik eman beharrik gabe.

Hortzak egun berean. Prozedura honek, kasuaren bideragarritasuna aztertu ondoren, ahalbidetzen du hortz finkoak (behin-behinekoak) ezartzea inplanteak ezartzen diren egun berean; horrela, funtzionalitatea ez ezik, estetika ere berreskuratzen da lehenengo momentutik.

Esan badizute zure kasuan ezin dela inplanterik egin hezurrik ez dagoelako, ez kezkatu, izan ere, espezialistak gara kasu zailak konpontzen, eta hezurra eta hodia berregiteko teknika aurreratuenak ditugu; horrela, ez duzu arazorik izango hotz inplantologiaren onurak gozatzeko.

Odontologia

Odontologia digitala

Odontologian eman den azken iraultza. Teknologia digitalak lan-fluxua eraldatu du hortz klinikan, eta orain zehatzagoa, azkarragoa eta eraginkorragoa da. Sartu mundu digitalean.

Bukatu dira pasta eta kubeta gogaikarriak neurriak hartzeko. Aho barruko eskanerrak ahalbidetzen du aho osoko inpresio digitala sortzea bi minutuan, eta pazienteak ahoa zabaldu baino ez du egin behar.

Ordenagailuak lagundutako diseinuak (CAD) eta fabrikazioak (CAM) erabat murrizten dute protesia egiteko behar den denbora, izan ere, bere zehaztasun handia dela eta, ez dira horrenbeste proba eta doikuntzarik behar pazientearen ahoan; horrela aste batzuetako itxaronaldia izatetik egun edo ordu batzuetakoa izatera pasatzen da.

Tratamendu baten arrakasta diagnosian eta planifikazioan datza, horregatik dugu teknologia aurreratuena ziurtasun osoz emaitzarik onena lortzeko.

Lan-fluxua inplementatu dugu gure pazienteei ematen diegun zerbitzua hobetzeko, Tratamendu erosoagoak zehatzagoak eta eraginkorragoak, eta denbora laburragoan egindakoak.

Hortz estetika

Hortz estetika

Irribarre polit bat da nork bere burua aurkezteko modurik onena. Lortu ezazu beti nahi izan duzun irribarrea tratamendu aurreratuenei eta eskuragarri dagoen azken teknologiari esker. Etorri gu ezagutzera eta zure beharretara ondoen egokitzen den plana aurkeztuko dizugu.    

Irribarreen Diseinu Digitala hortz estetikan eman den azken iraultza da. Argazki eta pazientearen ahoko eredu batzuen bitartez, ordenagailuan diseina daiteke pazienteak nahi duen irribarrea eta hori lortzeko egin beharreko aldaketak ikusi. Pazienteak parte hartzen du une oro bere irribarrea diseinatzen, bere behar eta nahietara ondoen egokitzen den emaitza lortzeko. Gainera nahi duen irribarre hori “proba dezake” azken emaitza ikusteko tratamenduarekin hasi aurretik.

Zuriketak hortzen tonalitatea aldatzea ahalbidetzen du irribarre zuriago eta distiratsuagoa lortzea, era seguru, eroso eta eraginkorrean.

Estu-estuak diren portzelanazko laminak hortzari zementuz itsatsita doazenak, eta kolore eta itxurako akats txikiren bat konpontzeko balio dutenak. Apenas inbasiboa den tratamendua da, hortza ia ukitzen ez duena, eta aparteko irribarre guztiz naturala lortu daiteke.

Denboraren poderioz hortzek eta hobiek okerrera egiten dute: desgasteak, kolore galtzea, txantxarrak, hausturak, hobiak atzera egitea, hortz aleak erortzea… Lagunduko dizugu irribarrerik onena lortzen hortz osasuntsu, gazte eta naturalekin.

Ortodontzia

Ortodontzia

Denok konpondu ahal ditugu maloklusio (horzkada eskasa) eta hortz-pilaketa arazo guztiak,  eta irribarre osasuntsu eta polita erakutsi. Etorri kontsultatzera ortodontzia atalera, eta ikerketa zorrotza egin ondoren zure kasurako ondoen egokitzen den tratamendua ezarriko dizute.

Lerrokatzaile gardenen bidez egindako aurrerapen teknologikoei esker, emaitza sinestezinak lortu ahal dira, eta inork ez du igarriko ortodontzia daramazunik. Aparailu gardenak erabiltzen dira, progresiboki aldatzen direnak eta, pixkanaka-pixkanaka hortzen kokapena aldatzen dute nahi den emaitza lortzeko bidean. Lerrokatzaileak (aparailu ikusezinak) oso eroso, kengarri, eta ia ikusezinak dira.

Bracketak jarri behar badira, zeramikazko bracketak jarri ahal dira; gutxiago ikusten dira eta ohiko metalezko bracketak baino estetikoagoak dira.

Hezur eta aho haztearen fasea (8-16 urte bitartean) unerik egokiena da ortodontzia egiteko, izan ere, eteteko ortodontzia egin daiteke barailako hezurren haziera eta hortzen kokapena errazago kontrolatzeko.

Horzkada eta hortz-pilaketen arazoak areagotu ahal dira urteak aurrera joan ahala, eta agerikoagoak bihurtzen dira helduak garenean: hortzen desgastea, hobietako arazoak, arazo estetikoak, etab. Inoiz ez da berandu ortodontzia tratamendua egiteko arazo horiek konponduko dituena:  hortzak eta horzkada kokapen egokian jarriz, eta hortzen bizitza luzatuz.

Beste tratamendu batzuk

Beste hortz-tratamendu batzuk

PERIODONTZIIA ETA MIKOKIRURGIA

Hobietako pazientetasunak hortzak galtzeko arrazoi nagusietakoak dira.

Periodontzia tratamenduek ekiditen dute hezurra galtzea, eta, horren ondorioz, hortz-alea erortzea; horretaz gain, oro har osasun hobea izaten lagunduko dizute, kontrolatuago egongo baitira diabetesa eta pazientetasun kardiobaskularrak.

ODONTOPEDIATRIA

Haurtxoaren hortz klinika – p.a.d.i.

Haurtxoen edo haginlaria edo odontopediatra ez da bakarrik kezkatzen momentu horretan eskatzen zaion arreta emateaz, baizik eta prebentziorako bide bat diseinatzen du umearen aho osasuna sustatzeko.

ENDODONTZIA

Hortz-nerbioari eragiten dioten patologien ondorioz agertu ahal dira min handiak eta infekzioak, eta garaiz hartzen ez badira hortza erortzea ekar dezakete.

Endodontzia da arazo horiek konpontzeaz arduratzen den espezialitatea; horretarako, mina eta infekzioa desagerrarazten du hortza salbatzeko.

PROTESI BIDEZKO ERREHABILITAZIOA

Era guztietako protesiak egiten ditugu estetika eta mastekatzeko funtzioa berreskuratzeko, ale bakarretik aho osoko erabateko errehabilitaziora.

DISFUNTZIO TEMPOROMANDIBULARRA

Barailako muskuluen eta artikulazioen minak oztopo izaten dira gure bizi-kalitaterako; gainera, ez da batere erraza horiek diagnostikatzea eta tratatzea.

Oreka Hortz Klinikan adituak gara horrelako patologiak sendatzen, horretarako, ikerketa funtzional zorrotza egiten dugu eta gaixo bakoitzari beren-beregiko tratamendua eskaintzen diogu.

ODONTOLOGIA KONSERBATZAILEA ETA PREBENTZIOKOA

Aho osasuntsu baten arrakasta prebentzioan datza, horregatik profilaxia eta aho-higienea pazienteei irakastea da hain garrantzitsua guretzat.

Listu eta hortz plakaren testak eta analisiak ditugu eskuragarri jakiteko nolakoa izan daitekeen txantxarrak edota perionditisa izateko pazienteak duen arriskua, eta prebentzioko protokolo eraginkorra proposatzeko.

OREKA DENTAL
Gure “errezeta”

La revolución digital ha llegado a la odontología y el flujo de trabajo digital empieza a ser una realidad, permitiendo realizar tratamientos más rápidos, precisos, cómodos y de mayor calidad. Las aplicaciones y beneficios de la tecnología digital en los diferentes campos odontológicos son cada vez más visibles.

Osoko tratamendua

Arazoa bere osotasunean aztertzen dugu eta jarduten dugu konpontzeko eta lortzeko pazienteak behar dituen ahoko osasuna, funtzionalitatea eta estetika. Saihesten dugu “petatxatzea”, “adabakiak ipintzea” edo “nolabait konpontzea”. Epe luzerako euren hortzek, denborak eta patrikek eskertuko dute.

Begirunea hortzari

Jakin dakigu ahoan ondoen funtzionatzen duen materiala eta estetikoena hortza bera dela, horregatik bere osotasunari eutsi, bizitza luzatu eta erortzea prebenitzen duten tratamenduen alde egiten dugu.

Kalitatezko odontologia

Gure jarduera gure pazienteei ahalik eta kalitate handieneko laguntza ematean datza, horregatik, behar dugun denbora hartzen dugu diagnosia egiteko, planifikatzeko eta tratamenduak burutzeko, marketinean eta tratamendu erasokorretan oinarritutako low cost metodoetatik erabat aldenduta; izan ere, metodo horiek epe ertainean kaltegarriak dira, bai ahorako, bai poltsikorako.

Diziplinarteko odontologia

Elkarrekin lan egiten dugu, eta odontologiaren arlo guztietan goi-mailako trebakuntza duen taldea osatzen dugu, ahalik eta tratamendu onena bermatzeko asmoz. Tratamendu askotan hainbat alorretan goi-mailako prestakuntza duten doktore batzuek parte hartuko dute kalitate handiena duen emaitza lortzeko asmoz.

FINANTZIAZIO
24 hilabetera arteko finantzaketa, interesik gabe*

Ez geratu ezerengatik ere MEREZI DUZUN  odontologiak eskaintzen dizkizun abantailak gozatu gabe. Etorri kontsulta egitera inolako konpromisorik gabe, eta ordaintzeko erraztasunak azalduko dizkizugu.

Inberti ezazu osasunean eta aldea igarriko duzu bizitza osoan.

*Irekitze komisioa % 0. ITN % 0. UTB % 0. Eskaintzak ez dira metagarriak. Kontsultatu finantza-erakundea Oreka Hortz Klinika S.L.-n.