Hortz-osasuna txikienentzat.
Umeek euren aho osasuna era dibertigarriagoan zaintzea dugu helburu. Oreka Hortz Klinikara etorri ondoren, berriro dentistarenera etortzeko gogoa izango dute!
- Oreka kids/umeen itxaron gelan liburuak, jolasak, mozorroak… dentistarenera joatea esperientzia dibertigarria izan dadin.
- Umeentzako aho-higienean hezteko materiala.
- Prebentzioan eta ia inbasiboa ez den odontologian fokalizatzea. CAMBRA protokoloa.
- Adin guztietako-0 urtetik aurrera- umeen tratamenduan goi-mailako prestakuntza duen taldea.
Haurtxoaren Hortz Klinika
“Hobe prebenitzea sendatzea baino” eta helburu hori lortzeko oso goiz hasi behar dugu… Haurtxoei zuzendutako odontologia printzipio honetan oinarritzen da: “Heziketak prebentzioa dakar”, eta emaitzarik onenak gertatzen dira arreta bizitzaren lehenengo urtean hasten denean. OREKA Baby–Haurtxoaren Hortz Klinika, txikienengan prebentzioa sustatzeko beharretik dator osasun zerbitzua osatuz. Oreka Baby-en hauxe eskaintzen dizuegu:
- Prebentzioko hortz arreta eta orientazioa gurasoei, edo umeen zaintzaileei 0-tik 36 hilabetetara bitartean.
- Haurtxoek izan ditzaketen ahoko patologien tratamendua, hala nola, mihi-frenulua, hortz supernumerarioak, txantxarrak…
Hori guztia ia inbasiboa ez den odontologia erabiliz burutua, bisita azkarrak, erosoak eta bereziki haurtxoaren sentsibilitateari begira daudenak. Sinesten baitugu bestelako odontologia egin daitekeela, pazientziaz: bake eta kontzientzia.
Zer da CAMBRA protokoloa?
CAMBRA protokoloa (Caries Management By Risk Assesmentedo Txantxarren Tratamendua Arriskuen Balorazioa Eginda) protokolo terapeutikoa da, Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan garatutakoa, eta helburu hau duena: txantxarrak tratatzea osoko ikuspegi batetik, enpasteak eginez ez ezik, txantxarrak izateko arriskua areagotu dezaketen faktoreak bihurtuz ere, eta horrela berriro agertzea saihestu.
- Dieta: dieta egokia ezinbestekoa da txantxarra agertzea prebenitzeko.
- PHa: listuaren azidotasun mailak kalte egin ahal dio esmalteari eta txantxarrak izateko arriskua handitu.
- Listua: kopuru eta konposizio egokia duen listua defentsarik onena da txantxarrei aurre egiteko.